'Oteiza' opera estreinatuko dute maiatzaren 9an, Iruñean

Karkara 2019ko api. 3a, 12:50

'Oteiza' opera maiatzaren 9an estreinatuko da Universidad de Navarra Museoko aretoan. Emanaldia 19:30ean izango da, eta sarrerak salgai jarri dituzte 12 eta 14 eurotan.

Juanjo Eslava konpositoreak sortu du Oteiza opera, eta horrekin Jorge Oteiza artista oriotarraren lanaren interpretazioa egin nahi izan du. Asteartean, opera lanaren aurkezpenean sortzaileak azaldu zuen, sortze prozesuan Oteizaren pentsamendu metafisikoa izan zuela oinarrian, eta musikaren bidez bere lana interpretatzen saiatu dela. Oteiza opera Universidad de Navarra Museoak, Jorge Oteiza Fundazioak eta E7.2. kolektiboak ekoiztu dute. 

Oteiza opera maiatzaren 9an estreinatuko da Universidad de Navarra Museoko aretoan. Emanaldia 19:30ean izango da, eta sarrerak salgai jarri dituzte 12 eta 14 eurotan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!