Orioko nesken eskubaloi taldeak finalerdia jokatuko du asteburuan Usurbilen

Karkara 2019ko api. 3a, 14:12

Infantil mailako Orioko A ZKE eskubaloi taldea Gipuzkoako lau talde onenen artean sailkatu da.

Orioko infantil nesken Orioko A ZKE eskubaloi taldea Gipuzkoako lau talde onenen artean sailkatu da Zumaiako Pulpo, Irungo Bidasoa eta Oñatiko Aloña Mendirekin batera, eta txapelketako finalerdia jokatuko du larunbatean oñatiarren aurka.

Usurbilen jokatuko dira Gipuzkoako finalerdietako partidak. 09:30ean Bidasoak eta Pulpok jokatuko dute lehen finalerdia, eta 11:00etan Oriok eta Oñatiko Aloña Mendik. Larunbateko emaitzen arabera,  3 eta 4 postua lortzeko partida edo finala jokatu beharko dute oriotarrek, baina oraindik zehaztu gabe dago noiz izango diren norgehiagoka horiek.

Bestalde, Orio B taldeak igandean partida jokatuko du Hernani taldearen aurka, 11:30ean hasita, Karela kiroldegian.

Aste Santuetan Oporton
Bestalde, Aste Santuan Orioko infantil mailako nesken bi taldeak Portugalera joango dira, Oporto inguruan dagoen San Joan de Madeira herrira, eskubaloi torneoa jolastera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!