2019ko udal hauteskundeak

Joxe Anjel Iparragirre Alberdi izango da Orain plataformako alkategaia

Karkara 2019ko api. 5a, 10:19
Joxe Angel Iparragirre Alberdi.

Oraineko kideek uste dute hainbat gai geratu direla zintzilik aurreko agintalditik, eta horregatik hauteskundeetara aurkeztea erabaki dute

Orain Orioko Aukera Independenteak jakinarazi du Joxe Angel Iparragirre Alberdi izango dela bere alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan. Plataformako kideek uste dute hainbat gai geratu direla zintzilik aurreko agintalditik, eta horregatik hauteskundeetara aurkeztea erabaki dute. Hala nola, Herriko Plaza eta Dike-Kofradiko obrak; "berez, hasita eta bukatzear egon behar zuten, baina datorren legealdian abiatuko dituzte. Bestalde, udal langileen egoera normalizatzeko eta egonkortzeko beharra ere badago, jubilazioek hainbat aldaketa ekarriko baitituzte lan taldean". Horrez gain, Plan Orokorra bukatzear dago, (frontoiaren kokagunea zehaztuko da bertan) eta herriko komertzioa eta kirol taldeak babesten jarraitu nahi du Orain herri plataforma 2019-2023 agintaldian. Horregatik erabaki du Orainek hauteskundeetara aurkeztea.

Joxe Anjel Iparragirre Alberdik bere aldamenean izango ditu orain dela lau urte hauteskundeetara aurkeztu ziren hautagai gehienak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!