Larunbat arratsaldean Hemengatoztink! kanpainan izena emateko aukera izango da plazan

Karkara 2019ko api. 5a, 10:31
Dagoeneko 270 lagunek izena eman dute Hemengatoztink! kanpainan

Orio Arraunketa Elkartearen kanpainak zaleak traineru barruan sartu nahi ditu, guztien babesarekin elkarteko traineruei bultzada emateko.

Orio Arraunketa Elkarteak postua jarriko du larunbat arratsaldean plazan, herritarrei Hemengatoztink! kanpainan izena emateko aukera eskaintzeko. Jakinarazi dute, dagoeneko 270 lagunek parte hartu dutela kanpainan, baina oraindik izena eman ez duten zaleei parte hartzeko deia luzatu nahi diete. Horretarako, 18:30etik 20:30era plaza izango dira arraun elkarteko kideak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!