Jon Azkuek agur esan dio denboraldiari

Karkara 2019ko api. 10a, 10:30

Errege Kopako final laurdenetan gertatu zen ezbeharra, Alikanten.

Jon Azkue eskubaloi jokalariari ebakuntza egin beharko diote Errege Kopako final laurdenetako partiduan, ezker sorbaldan egindako hausturagatik.

Hasieran ez zirudien ezer larria, partiduko atsedenaldiaren ondoren jokatzen jarraitzeko kapaza izan baitzen. Golpe batean geratuko zela uste zuten. Astelehenean, ordea, Quiron klinikan burututako frogetan atzeman zuten sorbalda eremuan haustura. Ebakuntza kirurgikoa egun hauetako batean egingo diote, arduraduna Javier de la Fuente medikua izango da. Lesio honekin, agur esan beharko dio denboraldiari Jon Azkuek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!