Ostegunean berriz elkartuko dira herriko eragileekin Orioko EH Bildukoak

Ostegunean berriz elkartuko dira herriko eragileekin Orioko EH Bildukoak

Ongizatea, Osakidetza, hezkuntza eta mugikortasuna izango dituzte hizpide osteguneko bileretan.

Orioko EH Bilduko kideek pasa den astean iragarri zuten herriko eragileekin elkartzeari ekingo ziotela, "eragileen beharrak ezagutzeko" eta "proposamenak jasotzeko". Horretarako, arloka bereizitako zenbait hitzordu zehaztu zituzten.

Apirilaren 4an egin zituzten lehenengo saioak; hain zuzen, merkataritza, turismo eta kultur eragileekin izan ziren. Ostegun honetan, apirilak 11, EH Bilduko kideak berriz elkartuko dira herriko eragileekin. Oraingoan, ongizatea, Osakidetza, hezkuntza eta mugikortasuna izango dituzte mintzagai.

Beraz, bi hitzordu jarri dituzte aste honetarako:

  • Apirilaren 11n, 15:00etan Orioko Kultur Etxean: ongizatea, Osakidetza eta hezkuntza
  • Apirilaren 11n, 19:00etan Orioko Kultur Etxean: mugikortasuna

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!