Mayerle arraunlari ohi alemaniarra izan da Orion

Karkara 2019ko api. 13a, 09:00

1969an Orioko Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuen. Korta oriotarra eta Wienesse holandarra izan zituen aurkari.

Aste honetan "ezusteko bisita" izan dute Orio Arraunketa Elkartean: Alemaniako Mayerle arraunlari ohia bertaratu zen ostegunean, apirilak 11. Mayerlek 1969ko Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuen Orion, eta Korta oriotarra eta Wienesse holandarra izan zituen aurkari. Interes handia sortu zuen norgehiagokak, eta azkenean, Wienesse gailendu zen.

Aski ezaguna da 1969ko nazioarteko saioa, eta batez ere, Orioko, Cambridge-ko eta Oxford-eko arraunketa taldeek indarrak neurtu zituzten estropada. Cambridge izan zen irabazlea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!