'Lou' dokumentala emango dute Etxeluzen hilaren 25ean

Karkara 2019ko api. 14a, 12:50

Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua abeslariari buruzko ikus-entzunezkoa, eta Etxeluzeko emanaldira bertaratuko dira. 80 hamarkadan "emakumeak eszenarioetan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala" da. 

Apirilaren 25ean, osteguna, Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala emango dute Orioko Etxeluze Gaztetxean, 19:00etan. Xaltxerak emakume taldeak antolatu du saioa.

Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua abeslariari buruzko ikus-entzunezko lana, eta Etxeluzeko emanaldira bertaratuko dira, ikusleekin solasaldia izateko.

Egileen arabera, 80 hamarkadan "emakumeak eszenarioetan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala" eta "euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantziari buruzkoa" da dokumentala. Urtarrilean Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdian eman zuten Lou, eta publikoaren saria jaso zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!