Orioko futbolari gazteek ere hitzordua dute asteburuan Astin

Karkara 2019ko api. 17a, 15:30
Orioko infantil mutilek Gonzalo Urkia Txapelketa jokatuko dute larunbatean.

Datorren asteburuan, XV. Jose Angel Iribar Txapelketa, Emakumezkoen II. Txapelketa eta XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa jokatuko dituzte Zarauzko Asti zelaian. Orioko kimu mutilak eta infantil mutilak bertan izango dira.

Urtero bezala, Aste Santuan dator haur eta gaztetxoentzako futbol festa Astiko zelaietara. Ostiral goizean, apirilak 19, kimu mutilek jokatuko dute Jose Angel Iribar Txapelketa. Ostiral arratsaldean, iaz bezala, infantil nesken txanda izango da: Emakumezkoen II. Txapelketa izango da Astin. Azkenik, larunbat goizean, apirilak 20, Gonzalo Urkia Txapelketan parte hartuko dute infantil mutilek.

Hauek dira Zarautz Kirol Elkarteak futbolari gazteentzat antolatutako hiru txapelketetako xehetasunak:

XV. Jose Angel Iribar Txapelketa

Eguna: apirilak 19, ostirala

Ordua: 09:30

Maila: kimu mutilak, 2007an eta 2008an jaiotakoak

Parte hartzaileak:

  • UDA Aretxabaleta
  • CD Arnedo
  • Athletic Club
  • Aurrera Ondarroa KE
  • Danena KE
  • SD Euskalduna
  • Lekeitio FT
  • Ordizia KE
  • Orioko FT
  • Real Sociedad
  • Tolosa CF
  • Urola KE
  • Zarautz KE A, B, C
  • Zumaiako FT

Emakumezkoen II.Txapelketa

Eguna: apirilak 19, ostirala

Ordua: 15:30

Maila: infantil neskak, 2005ean eta 2006an jaiotakoak

Parte hartzaileak:

  • CD Mariño
  • Goierri Gorri FK
  • Real Sociedad
  • Zarautz KE A
  • Zarautz KE B
  • Zumaiako FT

XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa

Eguna: apirilak 20

Ordua: 09:00

Maila: infantil mutilak, 2006an jaiotakoak

Parte hartzaileak:

  • CD Anaitasuna
  • Aurrera Ondarroa KE
  • CD Baztan
  • SD Euskalduna
  • Lekeitio FT
  • Lengokoak KE
  • Orioko FT
  • Real Sociedad
  • Zarautz KE A
  • Zarautz KE B

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!