Maiatzaren 2an irekiko dute Orioko Haurreskolan izena emateko epea

Karkara 2019ko api. 23a, 12:25

Maiatzean matrikulatzen diren haurrak irailean, urrian edo azaroan hasiko dira haurreskolan. Apirilaren 30ean ate irekien jardunaldia egingo dute, 17:00etan hasita.

Maiatzaren 2an, osteguna, irekiko dute Orioko Maria Maestra Haurreskolan matrikulatzeko epea. Maiatzaren 10era arte egongo da zabalik, eta goizez zein arratsaldez izango da inskripzioa egiteko aukera, 09:30etik 11:00etara eta 13:30etik 15:00etara, haurreskolan bertan. Arduradunek azaldu dutenez, izena eman ahal izateko, "haurrak jaiota izan behar du".

Maiatzean matrikulatzen diren haurrak irailean, urrian edo azaroan hasiko dira haurreskolan. Bestalde, ate irekien jardunaldia egingo dute apirilaren 30ean, asteartea, 17:00etatik 18:00etara. Azpiegitura ikusteko eta hezitzaileekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Orioko Haurreskolakoekin harremanetan jarri ahal izateko, 943 890 625 telefonora deitu edo mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikora mezu bat bidali dezakete interesa dutenek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!