Orioko arraunlariek estropadaz betetako asteburuari helduko diote

Karkara 2019ko api. 23a, 13:22
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 7. jardunaldia jokatuko dute asteburuan Orion.

Espainiako Batel Txapelketan izango dira kadete eta jubenil neskak, eta mutilen absolutuen zortzikoak amaiera emango dio aulki mugikorreko denboraldiari, Banyolesen. Bestalde, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 7. jardunaldia jokatuko dute Orion.

Orio Arraunketa Elkartekoek hainbat estropadetan parte hartuko dute datorren asteburuan. Apirilaren 27an eta 28an, larunbata eta igandea, Espainiako Batel Txapelketa jokatuko dute Vigon (Galizia), eta bertan izango dira Orioko kadete eta jubenil neskak. Mutilen absolutuen zortzikoak, aldiz, asteburu honetan emango dio amaiera aulki mugikorreko denboraldiari, Banyolesen (Herrialde Katalanak). Pedro Abreu memorialean arituko dira.

Bestalde, apirilaren 28an, igandea, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 7. jardunaldia jokatuko dute Orion. 11:00etan hasiko dira estropadak. Maiatzari dagokionez, maiatzaren 1ean, asteazkena, hasiko da aurtengo Gipuzkoako Trainerila Liga. Orioko senior mutilek eta neskek parte hartuko dute, eta maiatzeko asteburu guztietan izango dituzte jardunaldiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!