Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean

19:30ean emango diote hasiera ohiko osoko bilkurari, Orioko udaletxean. Hona hemen jorratuko dituzten gai guztien zerrenda.

Orioko udalbatzarrak ohiko osoko bilkura egingo du asteartean, apirilak 30. 19:30ean emango diote hasiera saioari, Orioko udaletxean. Jorratuko dituzten gai guztien zerrenda argitaratu du udalak:

  1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, 2019ko martxoaren 26ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  2. 2019ko martxoaren 29ko 159 zenbakidun Alkate Dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez, Udalaren 2018ko aurrekontu propioaren likidazioa onartzen da.
  3. Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Musika Eskolan egindako ikasketen tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala aldatzea, 2019-2020 ikasturteari dagokionez.
  4. Onartzea, egoki bada, baldintza-orri administratibo partikularrak, honako bi finka urbanoak besterentzeko: Orioko 3. Hirigintza-jarduerako eremuko (AIU3) –Hondartza– UE3.2 exekuzio-unitateko birpartzelazio-proiektuaren emaitzaren finken zerrendako 2B2 eta 2B3 erreferentziadun finka urbanoak.
  5. Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena, mendekotasuneko laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotzen duten zaintzaren kalitatearen jarraipena egiteko aldiro-aldiro.
  6. Onartzea, egoki bada, 2019rako plantilla organikoaren eta lanpostu-zerrendaren aldaketa.
  7. Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaiegunaren proposamena 2020rako.
  8. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!