Orion EAJ izan da alderdirik bozkatuena Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan

Karkara 2019ko api. 28a, 23:32

EAJk 1353 boto jaso ditu, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 964 botorekin.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan dira gaur, eta ehundaka oriotarrek eman dute botoa. Goizean goizetik ilarak sortu dira hauteslekuetan, eta parte-hartzea handia izan da, %74,64koa .

Emaitzei dagokionean EAJ izan da alderdirik bozkatuena 1353 botorekin, eta gertutik jarraitu dio EH Bilduk, 964 bozka lortuta. Ahal Dugu izan da hirugarren indarra 436 botorekin, eta 347 boto jaso ditu PSOEk. PPk 72 boto lortu ditu, Ciudadanosek 34, eta VOXek 23.

2016ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, nabarmen egin dute gora EAJk eta EH Bilduk, 434 eta 349 boto gehiago jaso baitituzte hurrenez hurren aipatutako alderdiek. Bestalde, behera egin du Ahal Duguk, 254 boto gutxiago jasota. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!