Javier Puertas saritu dute Banyolesen

Karkara 2019ko api. 28a, 10:06

Asteburu hontan, Banyolesen (Gironan) aulki mugikorreko estropadak jokatu dituzte. Hiru saritan banatuta, XIV. Open Internacional de Catalunya, XIV. Trofeu Ciutat de Banyoles eta XV. Trofeu Pedro Abreu.

Atzo, larunbata, CN Banyoles-ek eta Orio AE-k, senidetza ofizializatu zuten. Ekitaldian, gainera, “Orden de Pedro Abreu” Saria eman zioten Javier Puertas arraunlariari. 2012an sortutako saria da: "Pedro Abreu-ren oroimena ohoratzeko eta arraun kirola dignifikatzeko lana egin duten pertsona eta elkarteak saritzeko helburuarekin".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!