Igande honetan izango da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko Orioko saioa

Karkara 2019ko api. 29a, 18:28
Ostegun honetan hasiko da Gipuzkoako Bertso Txapelketarako sailkapen fasea. (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)

Larunbat honetan hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Igandean bi saio izango dira; hain zuzen, Orioko Kultur Etxean eta Anoetako Mikelasagasti Auditorioan. Sei bertsolari arituko dira Orion, eta bost ariketa osatu beharko dituzte. Egunean bertan salduko dituzte sarrerak.

Irailean emango diote hasiera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari. Bertan kantuan nor ariko diren erabakitzeko, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatuko dute 84 bertsolarik; ostegunean, maiatzak 4, hasi eta maiatzaren 25ean amaituko dute.

Maiatzaren 5ean, igandea, bi saio izango dira sailkapen fasearen barruan; hain zuzen, Anoetako Mikelasagasti Auditorioan eta Orioko Kultur Etxean. Sei bertsolarik abestuko dute Orion, 17:00etatik aurrera: Asier Azpiroz Iztuetak, Oier Aizpurua Olaizolak, Urko Egaña Calderonek, Andoni Otamendik, Joseba Andoni Agirre Orbegozok eta Jokin Irastorza Zabalegik.

Bertsolariek bost ariketa osatu beharko dituzte:

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso
  • Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, bina bertso
  • Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso
  • Kartzelako lana: binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso

Bertso saioetako sarrerak egunean bertan salduko dituzte, Orioko Kultur Etxean. Lehiatila 16:00etan zabalduko dute, eta sarrerak zazpi euro balioko du. Bazkideentzat eta gazteentzat, berriz, bost eurokoa izango da kostua. Bertsozale Elkartetik zehaztu dute gaztetzat hartuko dituztela 6-16 urte bitartekoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!