Artisautza Azoka egingo dute igandean Orioko Herriko Plazan

Karkara 2019ko api. 30a, 13:00

Aurtengoa azokaren 26. edizioa izango da, eta udaletik jakinarazi dute postu guztiak Herriko Plazan jarriko dituztela.

Aurtengo Artisautza Azoka igandean izango da. Goizez izango da zabalik, 10:30etik 14:30era, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira bertan: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak eta gozogintzako produktuak, besteak beste

Aurtengoa azokaren 26. edizioa izango da, eta Orioko Udaletik jakinarazi dute postu guztiak Herriko Plazan jarriko dituztela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!