Orioko alkategaien mahai-ingururako galderak proposatu ditzakete herritarrek

Karkara 2019ko api. 30a, 16:30

Maiatzaren 8an izango da Orioko alkatetzara aurkeztuko diren lau hautagaien mahai-ingurua, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Alkategaiei egingo zaizkien galderak proposatzeko aukera dute herritarrek, sare sozialetatik edo email bidez.

Maiatzaren 26an egingo dituzte udal eta foru hauteskundeak. Orion lau alkategai aurkeztuko dira: Lourdes Salsamendi (EAJ-PNV), Anuska Esnal (EH Bildu), Ana Priede (PSE-EE) eta Jose Anjel Iparragirre (Orain).

KARKARAren eskutik, lau hautagaiek mahai-ingurua osatuko dute maiatzaren 8an, asteazkena. Besteak beste, azken lau urteetako agintaldia, azpiegitura eta zerbitzu berriak, etxebizitza eta turismoa izango dituzte hizpide. 19:00etan emango diote hasiera saioari, eta Orioko Kultur Etxeko areto nagusian izango da.

Alkategaiei mahai-inguruan egingo zaizkien galderak proposatzeko aukera dute herritarrek. KARKARAk gaur, asteartea, ireki du proposamenak bidaltzeko epea, eta astelehenean itxiko du. Email bidez (karkara@karkara.eus helbidera) edo sare sozialetatik (KARKARAren Twitter, Facebook zein Instagram kontuetara), asteazkeneko saiorako interesgarriak iruditzen zaizkien galderak helarazi ditzakete oriotarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!