Gaur emango zaio hasiera san pedrotako pala txapelketa herrikoiari. Partiduak ostiralero izango dira arratsaldeko 20:00etan, frontoian. Bi taldetan banatuko dira eta ligaxkan buelta bakarra izango da, talde bakoitzeko lehen bi bikoteak sailkatuko dira. Finalerdiak joan-etorriko bi partidaz osatuko dira, eta finalak, San Pedro jaietan izango dira ohikoa den bezala. Zortzi bikotek eman dute izena txapelketan:
- Lizaso-Contreras
- Esoain-Laskibar
- Elustondo-Aramendi
- Lertxundi-Iribar
- Balerdi-Berasaluze
- Bordagai-Maiz
- Murua-Arruti
- Garcia-Aierbe
Sanpedroetako haurren pilota txapelketa, berriz, bihar hasiko da. Orioko benjamin eta alebin mailako 60 haurrek eman dute izena. Orain arte nesken eta mutilen txapelketak bereizi dira, baina aurten, lehenengoz, bikote mistoen txapelketa ere izango da. Partiduak larunbatero jokatuko dira arratsaldeko 15:00etan. Finalak, ohikoa den bezala, San Pedro jaietan izango dira.