Ainara Manterola futbolaria, Hondartza Futbol Txapelketako omenduen artean

Karkara 2019ko mai. 5a, 15:39

Atzo amaiera eman zioten 75. Zarauzko Hondartza Futbol Txapelketari. Finalak jokatu ostean izan zen sari banaketa, eta txapelketako zenbait jokalari eta jokalari ohi ere omendu zituzten ekitaldian; tartean, Ainara Manterola.

Atzo, maiatzak 4, amaiera eman zioten 75. Zarauzko Hondartza Futbol Txapelketari. Lehiaketako finalak jokatu zituzten goizean, eta jarraian izan zen sari banaketa. Hala, garaikur, domina eta omen ugari izan ziren amaiera ekitaldian.

Ohi bezala, txapelketan parte hartu edota garaipena erdietsi duten taldeak zein jokalariak saritu zituzten; baina horretaz gain, txapelketako zenbait jokalari eta jokalari ohi omendu zituzten, punta-puntakoak, futbolean egin duten ibilbidearen aitortza modura. Ainara Manterola izan zen omenduetako bat; egun, Añorgan jokatzen du.

Ikusi 75. Hondartza Futbol Txapelketako sari banaketako argazki guztiak Zarauzko Hitzan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!