gandean Gipuzkoako Trainerilla Ligako 3.jardunaldia jokatu zen Getarian. Antxoa Eguneko Banderak zeuden jokoan eta Orio Babyautoko bi traineruek eskuratu zuten.
Oriotik 100 pertsona bertaratu ziren, arraunlari, arduradun eta gurasoak. 21 ontzi aurkeztu zituen elkarteak eta era guztietako emaitzak lortu zituzten. Tartean, garaipen batekin itzuli ziren etxera, Kimuak-alebin mailako Edith Goenaga eta Naroa Manterolak Skull Bikoitzan irabazi zuten estropada.