Kukuarri Asteari hasiera emango dio gaur Talaimendik

Karkara 2019ko mai. 21a, 09:58

Igandean, Kukuarri egunean elizkizuna izango da tontorreko gurutzean urtero bezala. Ondoren, salda eta pintxo beroak egongo dira.

Gaurtik hasi eta igandera arte Kukuarri Astearen zazpigarren edizioa egingo dute. Urtero bezala Talai Mendi elkarteak sei eguneko egitarau zabala antolatu du Kukuarri Egunerako motorrak berotzeko:

Gaur, maiatzak 21
17:00. Bizikletaz (edo oinez) Motondo inguruaren garbiketa, Herriko Plazatik abiatuta.  Eskularruak eta poltsak Talai Mendik banatuko ditu, eta nahitaezkoa da bizikletan doazenek kaskoa eramatea.

Bihar, maiatzak 22
17:00- 20:00. Slackline Herriko Plazan.

Maiatzak 23, osteguna
17:00. Orientazio probarako izen-ematea Talai Mendiren lokalean.
17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edo taldean.

Maiatzak 24, ostirala
21:30. Menditour film-emanaldia Kultur Etxean.

Maiatzak 25, larunbata
16:00- 19:30. Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da
16:00- 19:30. Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango da.

Maiatzak 26, igandea. Kukuarri eguna.
10:00. Irteera herrikoia plazatik.
11:00. Tontorreko gurutzean, elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!