2019ko udal hauteskundeak

Orioko EH Bilduk hasiera eman dio hauteskundeetako kanpainari

Gaur hasi da hauteskundeetako kanpaina. (Orioko EH Bildu)

Gaur da hauteskundeetako kanpainaren lehen eguna, eta Orioko EH Bilduko kideek kartelak jarri dituzte herriko kaleetan.

Maiatzaren 26an egingo dituzte udal eta foru hauteskundeak, eta Orioko EH Bilduk dagoeneko aurkeztu ditu udal hauteskundeetarako hautagaiakTaldea "ongi prestatua, balio handikoa, ilusioz betea eta konprometitua" dela azaldu dute koalizioko kideek, eta Anuska Esnal alkategaiaren arabera, zazpi hilabete inguru daramate lanean, "elkar aberasten eta ikasten".

Gaur, ostirala, Orioko EH Bilduk hasiera eman die kanpainaren barruan antolatutako egitasmoei, eta kartelak jarri dituzte herriko kaleetan. Maiatzaren 19an, igandea, EH Bilduren Gipuzkoa mailako ekitaldi nagusia izango da Donostian. Gipuzkoako alkategai guztiak bertaratuko dira, Anuska Esnal barne.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!