Astelehenean, maiatzak 13, bertso saioa eskainiko dute Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako ikasleek. 17:30ean hasiko dira abesten, ikastolako areto nagusian. Gu ere bertsotan programaren barruan antolatu dute egitasmoa, eta ikasturte honetan ikasi dutena erakusten saiatuko dira haurrak. Iñaki Gurrutxaga bertsolari oriotarrak gidatuko du saioa, bi ikastetxeetan aritzen baita irakasle.