Ibai Makazagak eta Maialen Gurrutxagak irabazi dute Orioko Mendi Lasterketa

Karkara 2019ko mai. 12a, 10:30

Atzo arratsaldean jokatu zuten Orioko Mendi Lasterketa hirurehun korrikalari inguruk. Ibai Makazaga oriotarra eta Maialen Gurrutxaga amezketarra izan ziren lehenak helmuga zeharkatzen.

Lehen aldiz bi ibilbide izan zituen Orio Mendi Lasterketak atzokoan. 22 kilometroko ibilbidean 200 korrikalari inguruk hartu zuten parte, eta Ibai Makazaga oriotarra eta Maialen Gurrutxaga amazketarra izan ziren lehenak helmuga zeharkatzen. Makazagak 01:55:52ko denboran amaitu zuen lasterketa, eta Gurrutxagak 02:21:35eko denboran. Emakumezkoetan helmuga zeharkatu zuen lehen oriotarra Sara Peña izan zen eta bigarren egin zuen lasterketan, 02:22:49eko denborarekin. Hirugarren, Oihana Zubillaga anoetarra izan zen  (02:28:15). Gizonezkoetan, Iosu Goñi amezketarra izan zen bigarren (01:57:13), eta Hodei Alkorta aiarra izan zen hirugarren sailkatua (01:58:54).

Lasterketa laburreko txapela ere Oriora

Aurtengoan lehen aldiz 11 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izan da, eta Kamel Ziani oriotarra izan da gizonezkoetan txapeldun, 00:50:33ko denborarekin. Emakumezkoetan, Leire Baraibar zumaiarrak eskuratu du lehen postua (00:59:43).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!