Eneritz Aulestia eta Julen Alonso nagusi Markina-Xemeingo II. Helduen Trikitixa Txapelketan

Karkara 2019ko mai. 12a, 16:46

Atzo izan zen txapelketa Markina-Xemeinen. Irabazleek 424,5 puntu eskuratu zituzten. Bigarren sailkatu ziren Xabier Etxaniz azkoitiarra eta Ainara Saizar, irabazleak baino 2,5 puntu gutxiago lortuta.

Atzo, larunbata, jokatu zuten Markina-Xemeingo Helduen II. Trikitixa Txapelketa, eta Euskal Herriko trikitilari onenak izan ziren Uni frontoiko agertokian. Hain zuzen ere, Mirari Azkunek eta Aintzane Agirrebeñak, Xabier Malbadik eta Ander Malbadik, Jose Luis Garmendia Laja II.ak eta Eugenio Gisasola Lutxurdiok, Ander Blascok eta Jon Ander Azkuek, Jone Uriak eta Julene Otegik, Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak, Edurne Iturbek eta Oihana Irastorzak nahiz Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek parte-hartu zuten lehian.

Trikitilari guztiek hiruna pieza jo zituzten, eta Galder Elorzak, Xabier Aburruzagak eta Imanol Urkizuk osatutako epaimahaiak hala erabakita, Eneritz Aulestia zarauztarra eta Julen Alonso oriotarra izan ziren irabazleak, 424 puntu batuta. Haiengandik 2,5 puntura geratu ziren Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar (421,5 puntu). Hirugarren sailkatuak, berriz, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza izan ziren (404,5 puntu).

Atzoko lehiako irudiak ikusteko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!