‘Ziaboga’ dokumentala proiektatuko da ostegunean Arraunetxen

Karkara 2019ko mai. 13a, 10:33
'Ciaboga' dokumentalean parte hartu zuen Jon Salsamendik

Dokumentalaren zuzendari Iñaki Pinedo eta Angel Obregon Orioko proiekzioan izango dira

Iñaki Pinedok zuzendutako ‘Ziaboga. Ciaboga’ izeneko dokumentalak Bizkaiko Golkoko traineruen historia kontatzen du, Gipuzkoatik hasi eta Galiziaraino.

Orioko Arraunetxen proiektatuko da maiatzaren 16an, ostegunarekin, 19:00etan hasita.

Dokumentazio-lan handia
Iñaki Pinedo bilbotarrak zuzendu du dokumentala. Iñaki Pinedok lau dokumental hauek zuzendu ditu orain arte:

  • “El Hombre que murió dos veces” (2003)
  • “Marea” Los efectos del Prestige en Cantabria (2004)
  • “La Escuela Fusilada” (2006)
  • “Los Otros Guernicas” (2011)

Pinedok Angel Obregon kantabriarrarekin batera prestatu du ‘Ziaboga. Ciaboga’ dokumentala. Angel Obregon ezaguna da traineruen munduan, dokumentazio-lan handia egin duelako.

Dokumentala 72 minutu luze da eta, osatzeko, 30 elkarrizketa baino gehiago egin ditu Iñaki Pinedok traineru-estropaden protagonistekin. Tartean, jakina, oriotarrekin.

Dokumentalaren zuzendari Iñaki Pinedo eta Angel Obregon Orioko proiekzioan izango dira, eta behin proiekzioa bukatu ondoren, ikusleen galderei erantzungo diete.

Mikrobus-zerbitzua, Arraunetxera joateko
Dokumentala 2019ko apirilaren 11n estreinatu zen Santanderren eta orain Orion ikusteko aukera izango da, Arraunetxen.

Sarrera doan izango da eta Udalak mikrobus zerbitzua jarriko du Herriko Plazatik Arraunetxera, interesa duten herritarrak bertaraino eramateko. 18:30ean hasiko da mikrobusa zerbitzua ematen eta joan-etorrian ibiliko da.

Dokumentalari buruzko informazio gehiago hemen ikusi daiteke:

https://www.ciabogadocumental.com/

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!