'Galerak' lana sortu dute Oihana Alkortaren oroimenez

Karkara 2019ko mai. 14a, 18:00
Duela 12 urte zendu zen Oihana Alkorta abeslaria. (Hitza)

Hilabete honetan izango da Oihana Alkorta abeslariaren heriotzaren 12. urteurrena. Alex Tellok eta beste hainbat musikarik Alkorta omendu eta Galerak lan kolektiboa argitaratu dute.

2007. urteko maiatzean zendu zen Oihana Alkorta abeslaria. Beraz, laster izango da Orioko bizilagunaren heriotzaren 12. urteurrena, eta haren oroimenean, Galerak lan kolektiboa sortu eta argitaratu berri dute Alex Tellok eta beste hainbat musikarik.

Lanaren aurkezpenean Tellok azaldu zuenez, bere lagun Alkortak olerki bat oparitu zion hil baino bi urte lehenago. Olerkia abiapuntu modura hartuta zerbait idazteko iradokizuna ere egin zion, eta hain zuzen, horixe da Tellok egin duena. Zenbait testu idatzi zituen, eta ondoren, musika jarri zien. Prozesu horren emaitza da Galerak.

Besteak beste, sorkuntzan parte hartu dute Lucia Arzallus eta eta Ignacio Arakistain piano-jotzaileek; Aitor Gorosabel, Labrit Zabala, Jun Gurrutxaga eta Xabi San Sebastian abeslariek; Couple, Bihozkada eta Natali taldeek; edota Xabier Sagasta ilustratzaileak.

Ustekabez betetako lana da Galerak. Esaterako, Alkortak Kilometroen diskorako grabatutako Airean idazten dizkizut abestia jaso dute bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!