Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute OAEk eta Urbil saltoki guneak

Karkara 2019ko mai. 14a, 15:15
OAEren ontzi bat kokatu dute Urbil saltoki gunearen barruan. (Aupa Orio)

Denboraldi honetan Orio Arraunketa Elkartearen babesleetako bat izango da Urbil; batez ere, Orioko emakumezkoen taldea eta Berdin Berdinak babestuko ditu.

Elkarlanerako hitzarmena sinatu berri dute Orio Arraunketa Elkarteak eta Usurbilgo Urbil saltoki guneak, 2019. urterako. Hala, Urbil OAEren babesleetako bat izango da denboraldi honetan, eta batez ere, Orioko emakumezkoen taldea eta Berdin Berdinak proiektua babestuko ditu. Emakumezkoen taldekoek Urbilen logotipoa jantziko dute, eta hainbat jarduera bateratu egingo dituzte denboraldian zehar.

Pasa den larunbatean, maiatzak 11, akordio horretatik eratorritako lehenengo ekimena egin zuten Urbilen. Berriz ere hemengatoztink kanpainari bultzada bat ematea zen asmoa, eta OAEren ontzi bat kokatu zuten saltoki gunearen barruan.

Ibon Huegon OAEko presidenteak eta Javier Colorado Urbileko kudeatzaileak sinatu dute hitzarmena. Coloradoren arabera, modu horretan sendotu dituzte "ingurunearekin hartutako lau konpromisoak. Hain zuzen, kultura, emakumeen kirola, gizarteratze soziala eta ingurumena dira konpromiso horiek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!