Ezpalak eta Rodeo taldeek kontzertua eskainiko dute Etxeluzen

Karkara 2019ko mai. 15a, 11:00

Maiatzaren 24an eskainiko dute kontzertua Etxeluzen.

Maiatzaren 24an, ostiralarekin, Ezpalak eta Rodeo talde Zestoarrak izango dira kontzertua eskaintzen, Etxeluze Gaztetxean.

Rodeo taldea Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu dute. Bi diskoak Eñaut Gaztañaga zestoarraren Gaztain Estudioan grabatuak izan dira.

Gaueko 22:00etan emango diote hasiera kontzertuari. Sarrerak 5€ balio ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!