OBBkoek bi garaipen lortu dituzte asteburuan

Karkara 2019ko mai. 15a, 15:30
Asteburuan etxean jokatu dute OBBkoek. (OBB)

Projecte Gava taldekoen aurka aritu dira asteburuan, eta bi norgehiagokak irabazi dituzte. Balentzian jokatuko dute fase honetako azken jardunaldia.

Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldekoek etxean jokatu zuten igandean, maiatzak 12. Projecte Gava taldearekin neurtu zituzten indarrak, eta bi partidetan gailendu ziren; hain zuzen, 7-0 markagailuarekin lehenengoan, eta 8-3 markagailuarekin bigarrengoan. Beraz, bi garaipen eskuratu dituzte oriotarrek asteburuko jardunaldian. OBBkoen arabera, azken emaitzei esker, toki "ona" lortu dute sailkapenean. Hala, gero eta hurbilago daude denboraldi hasieran zehaztutako helmugatik. Izan ere, bigarren taldean, Ligako azkeneko faserako sailkatzea da beren helburua, Kopa jokatzeko txartela poltsikoratzeko.

Hurrengo jardunaldia Valentzian izango dute oriotarrek, Antorcha taldearen aurka. Fase honetako azken partidak izango dira, eta irabaziz gero, zuzenean Ligako azken faserako sailkatuko da OBB.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!