Orioko EH Bilduk bihar aurkeztuko du hauteskunde programa

Karkara 2019ko mai. 16a, 16:00

Datorren agintaldiari begira prestatutako programa aurkeztuko dute Orioko plazan, eta bertan izango da Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea.

Bihar, ostirala, udal hauteskundeetako kanpainako ekitaldi nagusia egingo du Orioko EH Bilduk. Datorren agintaldiari begira prestatu duten hauteskunde programaren berri emango dute koalizioko kideek, eta Anuska Esnal alkategaiaz gain, Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea ere bertan izango da. 20:00etan emango diote hasiera ekitaldiari, Orioko plazan.

EH Bilduko kideek azaldu dutenez, "jai giroan" egingo dute agerraldia; hain zuzen, hauteskundeen aurretik izango den azkena. "Ekitaldi politikoaz harago", jatekoa eta edatekoa eskainiko diete bertaratzen diren herritarrei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!