Algarvera bidaia antolatu du Zaharren Babeslekuak irailerako

Karkara 2019ko mai. 17a, 14:00

Bidaiaren inguruko informazio zehaztua jaso edo izena eman nahi dutenek, Txomin Iribarrekin jarri behar dute harremanetan.

Orioko Zaharren Babeslekuak Portugalgo Algarve eskualdera bidaia antolatu du, irailaren 9tik 17ra. 3 eta 4 izarretako hoteletan ostatu hartuko dute parte hartzaileek, mantenu osoan, eta irteerak egin dituztenean jatetxeetan egingo dituzte otorduak; hori ere bidaiaren prezioaren barnean sartuko da. Horrez gain, Algarveko hainbat txoko eta monumentu ezagutzeko gidaria ere izango dituzte.

Bidaiaren inguruko informazio zehaztua jasotzeko edo izena emateko, Txomin Iribarrekin jarri behar dute harremanetan, 626-471-423 telefono zenbakira deituta.

Hurrengoa da ibilbidea
Irailak 9. Oriotik irten eta Medirara iritsiko dira.
Irailak 10. Evora, Serpa eta Quarteira ezagutuko dituzte, eta azken horretan hartuko dute ostatu.
Irailak 11. Arlgarveko hiriburu Farora egun erdiko irteera egingo dute.
Irailak 12. Silves ingurua ezagutzeko irteera egingo dute.
Irailak 13. Sagres, Cabo San Vicente eta Lagos ezagutzeko egun osoko irteera egingo dute.
Irailak 14. Albufeira ingurura egun osoko txangoa, Vilamoura, Albufeira, Portimao, eta Almacin herriak ezagutuko dituzte.
Irailak 15. Huelvatik gertuen dagoen ingurua ezagutzeko irteera, Vila Real de San Antonio eta Tavira herrietara.
Irailak 16. Algarvea utzi eta Caceresera joango dira, eta Mertola eta Elvas zeharkatuko dituzte.
Irailak 17. Caceresetik Orio aldera abiatuko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!