Irristaketa ikastaroak eskainiko dituzte udan Orioko frontoian

Karkara 2019ko mai. 20a, 17:15

"Patinatzeko teknika desberdinak" landuko dituzte ikastaroan, eta bi maila bereiziko dituzte; helduena eta haurrena.

Datorren uztailean irristaketa ikastaroa eskainiko dute Orioko frontoian. Sei orduko ikastaroa (bi aste) edota 12 ordukoa (lau aste) egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Astean hiru aldiz izango dira saioak: astearteetan eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 12:00etara.

Hala, sei ordukoa egin nahi dutenek uztaileko lehen hamabostaldian edo bigarren hamabostaldian eman dezakete izena, 55 euroan. 12 ordukoa egin nahi dutenek, aldiz, 100 euro ordaindu beharko dituzte. Bestalde, bi maila bereiziko dituzte; helduena eta haurrena. Hain zuzen, 2005 eta 2013 bitartean jaiotakoei zuzenduta dago haurren ikastaroa.

Izen-ematea ireki dute dagoeneko, ondorengo estekan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!