Audioa: Jon Salsamendi elkarrizketatu dute 'Tostartean' irratsaioan

Karkara 2019ko mai. 20a, 18:00

Atzo OAEko senior mutilek irabazi zuten Gipuzkoako Trainerila Txapelketa. Jon Salsamendi prestatzaileari elkarrizketa egin diote EITBko Tostartean irratsaioan. "Euskadiko txapelketara joan edo ez, ez dugu erabaki", azaldu du.

Atzo, igandea, Gipuzkoako Trainerila Txapelketa izan zen Hondarribian. Senior mutilen mailan Orio Arraunketa Elkarteak irabazi zuen bandera; Hondarribiako ontziak bigarren egin zuen, eta Zarauzkoak hirugarren.

Horren harira, Jon Salsamendi OAEko prestatzaileari elkarrizketa egin giote EITBko Tostartean irratsaioan. Salsamendiren arabera, oriotarrek oraindik ez dute erabaki Euskadiko txapelketara aurkeztuko diren edo ez.

Ondorengo estekan entzun daiteke Jon Salsamendiri egin dioten elkarrizketa osorik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!