Irudietan: Motondo garbitu zuten atzo Kukuarri Asteari hasiera emateko

Karkara 2019ko mai. 22a, 16:00

Gaur arratsaldean Slackline-a jarriko du herriko plazan mendi elkarteak eta oreka lantzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

(Argazkiak: Talai Mendi elkartea)
 
Atzo arratsaldean abiatu zuen Talai Mendi elkarteak Kukuarri Astea. 17.00etan dozena bat lagun elkartu ziren plazan bizikletaz Motondora joan eta eremua garbitzeko. Eskularruak banatu zituzten antolatzaileek parte-hartzaileen artean, eta inguruan aurkitu zuten zaborra bildu zuten: "gehienak ontzi arinak izan ziren, baina 3 pixoihal eta besaulki bat ere jaso genituen gure harridurarako", azaldu dute Talai Mendi elkarteko kideek.
 
Jarduera horrekin Talai Mendik kontzientzia sortu nahi du oriotarren artean: "azaldu nahi dugu mendira edo edozein natur guneetara joaten garenean zaborra ez dela lurrera bota behar, natura zaindu behar dugula alegia!"
 
Gaur arratsaldean Slackline-a jarriko du herriko plazan mendi elkarteak eta oreka lantzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!