Ikastolako ikasleek antzerki emanaldiak eskainiko dituzte gaur arratsaldean

Karkara 2019ko mai. 24a, 13:00

Lehen Hezkuntzako ikasleak igoko dira oholtza gainera, eta bi emanaldi izango dira, Ikastolako aretoan.

Gaur, ostirala, bi emanaldi eskainiko dituzte Orio Herri Ikastolan antzerkian aritzen diren ikasleek. Hain zuzen, Lehen Hezkuntzako gazteak igoko dira oholtza gainera, Ikastolako aretoan.

18:30ean hasiko dira saioak. Lehenengo, Barrerik egiten ez zekien printsesa izeneko emanaldia izango da, 4. mailara arteko ikasleen eskutik. Jarraian, 19:00etan, 5. eta 6. mailakoen txanda izango da; Sugegorriak izeneko antzezlana eskainiko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!