Irudietan: Sara Iparragirrek eta Imanol Alguacilek jaso dute Mirotza Saria

Giro ederrean eman diote hasiera 7. Garagardo Azokari

Atzo, ostirala, hasiera eman zioten Orioko 7. Garagardo Azokari arratsaldeko 19:00etan. Irekiera emanaldian Mirotza Saria banatu zuen Ibon Huegunek, OAEko presidenteak. Lehenengoz, bi oriotarrek jaso zuten; Sara Iparragirre saskibaloi jokalariak eta Imanol Alguacil futbol entrenatzaileak. Bi sarituek eskerrak eman nahi izan zizkien Arraun Elkarteari eta baita herritarrei ere. Iparragirrek Mirotza Saria jasotzea ohore bat dela adierazi zuen: "Berezia da Imanolekin batera jasotzea sari hau, gaztetxoagoa nintzenean nire futboleko entrenatzailea izan zen". Alguacilek, Iparragirreren kirolerako trebezia azpimarratu zuen, bere entrenatzailea zeneki garaiak gogoratuz eta herriari ere eskerrak eman dizkio: "Babes handia eman didazue kalean". 

Ondoren, 21:30ean hasita, Iratz Urkizu oriotarraren Bide Batez taldeak erromeria eskaini du, plazako giroa alaitzeko. Pixkanaka jendea gerturatzen joan da plazara eta giro ederra sortu da gaueko 01:00ak bitartean. 

Azokako egitaraua

Maiatzak 25, larunbata

  • 11:00. Easo Motor desafioa.
  • 13:00. Garagardo Azokaren irekiera.
  • 18:00. Hemen Gatoztink kanpainaren azken txanpa.
  • Jarraian, erromeria izango da Fan&Go taldearekin.
  • 01:00. Azokaren itxiera.

Maiatzak 26, igandea

  • 13:00. Garagardo Azokaren irekiera.
  • Goiz eta arratsaldez, Hemen gatoztinkkanpainaren azken txanpa.
  • 01:00. Azokaren itxiera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!