2019ko udal hauteskundeak

EH Bilduk irabazi ditu Udal hauteskundeak Orion

EH Bilduk 6 zinegotzi lortu ditu, EAJ-k 5, PSE-k eta Orainek bana.

Udal, foru eta Europako hauteskundeen eguna iritsi da, eta goizean goiz hasita herritarrak hauteslekuetara hurbildu dira botoa ematera. Eguerdiko 14:00etan Orioko erroldaren ehuneko %41,77ak eman du botoa, 2015ean baino ia puntu bat gutxiago. Arratsaldeko 18:00etarako, berriz, %56,26koa zen parte hartzea, 2015ean %55,73 izan zen.

Herritarrek 20:00etara bitartean izan dute botoa emateko aukera eta ateak itxi dituztenean posta bidezko bozkak ontzietan sartu eta kontaketari ekin diote. Europako parlamenturako botoak kontatzen hasi dira, eta ondoren udal hauteskundeetakoak.

EH Bilduk lortu ditu boto gehien Orion, 1256 botorekin.  EAJ-k  1151 boto jaso ditu. PSE-EEk, berriz, 312 boto lortu ditu, eta Orainek 277.

Anuska Esnal, EH Bilduko alkategaiak balorazio azkarra egin digu: "Egia esan ez genuen hau espero, pozik ginen egindako lanarekin baina ez genuen uste emaitza hauek lortuko genituenik. Oso eskertuak gaude herriari,  taldean lan asko egin dugu eta oso pozik gaude. Bihartik aurrera beste ibilbide bat hasiko da eta askotan aipatu dugun bezala guk txikitik egingo dugu lana, elkarrekin eta zubiak eraikiz. Lan asko egiteko gogoz gaude".

UDALAREN OSAKETA

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!