Ander Garcia eta Mikel Narciso oriotarren taldea garailea Gipuzkoako areto futbol txapelketan

Karkara 2019ko mai. 27a, 11:00

Larunbat arratsaldean jokatu zuten finala Aritzbatalde kiroldegian.

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Zarauzko senior mutilek Gipuzkoako areto futboleko finala, senior gizonezkoen hirugarren mailan, garaipena eskuratu dute Ander Garcia eta Mikel Narciso oriotarren taldeak.

IDK Pari Berri taldea izan zuten aurkari hirugarren mailako finalean. 3-2ko markagailuarekin izan zen garaile talde zarauztarra. 2-0 irabazten joan baina markagailua berdintzea lortu zuten IDK Pari Berriko mutilek eta tentsio uneak sortu ziren. Hirugarren golarekin, defentsan lan ona egin zuen talde zarauztarrak, eta aurkariek ezin izan zuten gol gehiago sartu, azken minutuetan atezainarekin aldaketa eginda jokalari bat gehiagorekin ibili baziren ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!