Iker Laurobak, Leire Letuk eta Urbil Artolak kontzertua eskainiko dute Orion ekainaren 7an

Karkara 2019ko mai. 28a, 11:04

Orioko Kultur Etxean izango da emanaldia, eta sarrera doakoa bada ere, bertaratu nahi dutenek aldez aurretik eskuratu beharko dute gonbita. 100 gonbita prestatu ditu udalak.

Ekainaren 7an, ostirala, Orion kontzertua eskainiko dute Iker Laurobak eta Leire Letu eta Urbil Artola oriotarrek. Kultur Etxean izango da emanaldia, 22:00etan hasita.

Aretoko aforoa mugatua denez, kontzertura bertaratu nahi dutenek aldez aurretik eskuratu beharko dute gonbita. Hala, 100 gonbita prestatu ditu udalak, eta eskuratu daitezke dagoeneko, Kultur Etxean bertan.

Lauroba musika taldearen sortzailea da Iker Lauroba donostiarra, eta bakarlari modura ere aritu da azken urteetan. Zeru tolesgarria eta Nire gotorlekutik lanak argitaratu ditu bakarkako ibilbidean, eta iaz, 2018an, Udazkena diskoa kaleratu zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!