Arraunketa olinpikoko jardunaldia izango da asteburuan Orion

Karkara 2019ko mai. 28a, 17:00

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Ligako azken jardunaldia jokatuko dute Orion, eta puntuagarria izango da Gipuzkoako Txapelketarako. Infantilek, beteranoek, kadeteek, jubenilek eta absolutuek hartuko dute parte estropadetan.

Larunbat honetan, ekainak 1, arraunketa olinpikoko jardunaldia izango da Orion. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Ligako azken jardunaldia jokatuko dute, eta puntuagarria izango da Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketarako.

14:00etan hasiko dira estropadak, eta 1.000 metroko ibilbidea osatuko dutenen txanda izango da lehenengo. Infantilek eta beteranoek egingo dute proba hori.Jarraian, 1.500 metroko ibilbidea egingo dutenek jokatuko dituzte estropadak; hain zuzen, kadeteek, jubenilek eta absolutuek.

Orio Arraunketa Elkarteek azaldu dutenez, 12:30ean jarri dute hitzordua ordezkariekin, elkarteko bulegoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!