Arantxa Satrustegik jaso du Bixente Azkuek egindako traineru maketa

Karkara 2019ko mai. 28a, 19:00
Bixente Azkuek egin du egurrezko maketa. (OAE)

Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako Garagardo Azokan, Bixente Azkuek egindako egurrezko traineru maketa zozkatu zuten igandean, maiatzak 26.

4.587 izan zen zozketako zenbaki sariduna. Beraz, Arantxa Satrustegik jaso zuen Azkueren egurrezko lana. Ibon Huegun OAEko presidenteak eman zion saria Satrustegiri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!