Intza Unanuek kontzertua eskainiko du gaur Azpeitian

Karkara 2019ko mai. 30a, 14:00

Kontzertu akustikoa emango du Unanuek Azpeitiko Sanjuandegi auzoan.

Gaur gauean Intza Unanue musikariak kontzertua eskainiko du Azpeitian. Saio akustikoa izango da, eta ukelelea eta biolina izango ditu lagun oriotarrak. Berak sortutako abestiak eta bertsio gutxi batzuk eskainiko ditu Unanuek zuzenean, eta bere kanta berriak estreinakoz joko ditu jendaurrean gaurko kontzertuan.  Sanjuandegiko Jaien baitan antolatu dute emanaldia, eta 22:00etan hasiko da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!