'Do Re Ni' proiektuaren proba pilotua egin dute Zaraguetan

Karkara 2019ko mai. 31a, 18:15

Xabier Lizaso oriotarrak jarri zuen martxan 'Do Re Ni' proiektua. Musikaren bidez, eskoletan ikasleen "era guztietako gaitasunak" lantzea da helburua, "ez soilik musikalak". Eskola batean proba pilotua egitea proposatu zion EITBk Lizasori, eta berak Zaragueta Herri Eskola aukeratu zuen.

Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak abiatu zuen Do Re Ni proiektua. Apirilean Lizasok ETBko Ur handitan saioan azaldu zuenez, musikaren bidez, eskoletan ikasleen "era guztietako gaitasunak" lantzen eta hobetzen saiatzea da egitasmoaren helburua, "ez soilik musikalak". Hala, azken urteetan eskoletan "musikaren bidez haur eta gazteen bizitzan eragiten" ahalegindu da oriotarra.

Eskola batean Do Re Niren proba pilotua egiteko proposamena egin zion EITBk Lizasori, eta berak Orioko Zaragueta Herri Eskola aukeratu zuen. Gaur, ostirala, eskolara bertaratu dira ETB, Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko kideak, eta ikasleekin izan dira grabaketa lanak egiten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!