Lagunartean ospatu dute Kaosa eta Dilistak jaia

Karkara 2019ko eka. 2a, 11:16

Etxeluze gaztetxean lenteja lehiaketa egin zuten atzo eguerdian. Usain goxoa zegoen kanpoko zelaian, parte hartzaileek mimoz prestatu baitzuten jana: batzuek, esaterako, txorixo beganoa eta sagardoa nahastu zieten eltzeko dilistei.

Lagunartean, etxegiroan ospatu zuten atzo Etxeluze gaztetxean Kaosa eta Dilistak jaia. Eguraldi ona aprobetxatuz, gaztetxe kanpoko zelaian egin zuten dilista txapelketa. Garai bateko eltzeetatik usain goxoa ateratzen zen. Izan ere, parte hartzaileek ez zituzte lentejak soilik egosi: batzuek brokolia nahastu zioten beren potajeari, beste batzuk txorixo beganoa eta sagardoa…

Epaimahaiak lan pixka bat izango zuen dilista gozoenak aukeratzen, baina irabazleen berri ez zuten eman. Gaztetxe barruan egin zuten bazkaria, egitarauan jarritako ordua baino dezentez beranduago. Orioko zenbait gaztez gain, inguruko herrietakoak eta Katalunia aldeko batzuk ere bertaratu ziren, eta presarik ez zuten. 

Iluntzean, berriz, kontzertuen txanda izan zen: Lokuria, Managaitz, Disasko, Peëdog, Saña, Polikarpa y Sus Viciosas, Kamorräh, Cult Of Misery eta Polemika ziren oholtza gainera igotzekoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!