Orioko harrobiak bandera bat eta bederatzi dominekin bukatu du Gipuzkoako Aulki Mugikorreko denboraldia

Karkara 2019ko eka. 3a, 15:00

Hiru urrezko domina, lau zilarrezko eta bi brontze lortu dituzte elkarteko ontziek asteburuan.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 2019ko denboraldiaren amaiera oparoa izan da Orio AEko harrobiarentzat. Elkarteko gizonezko infantilak, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Ligako Txapeldun geratu dira zortzi jardunaldi burutu ondoren.

Bestetik, Gipuzkoako Txapelketan, Orio AEk aurkeztutako hogei ontzitik bederatzi dominarekin etxeratu dira. Skull bikoitzan Gizonezko infantilak, jubenilak eta emakumezko kadeteen zortzikoak urrezko dominak irabazi dituzte. Skiffean gizonezko infantilak eta jubenilak, eta lauko skull-ean emakumezko kadeteak eta jubenilak berriz, zilarra lortu dute. Azkenik, lemazain gabeko emakumezko kadeteak bikoteak eta skiff-eko emakumezko jubenilak, brontzea eskuratu dute.

Aulki mugikorreko hurrengo hitzorduak, Euskadiko eta Espainiako txapelketak izango dira. Euskadikoa Legution (Araban) jokatuko dira eta Espainiakoak berriz, Banyoles-en (Gironan) eta Castrelo do Miño (Ourensen). Txapelketa hauetan, Orio AEren hainbat ointziren partaidetza aurreikusten da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!