Irudietan: Antiguako Ama Estropada irabazi du Orioko emakumezkoen txalupak

Karkara 2019ko eka. 3a, 11:37

Orio Arraunketa Elkarteko traineruan aurre denboraldiaren azken txanpan murgilduta daude.

(Argazkiak: Joxemari Olasagasti eta Bermeo Arraun Argazkiak)

Orio Arraunketa Elkarteko traineruak aurre denboraldiaren azken txanpan murgilduta daude, eta emakumezkoen traineruak beste garaipen bat eskuratu du igandean Ondarroan.

Elkarteko hiru traineruek jokatu dituzte estropadak asteburuan. Alde batetik, Orioko emakumezkoen txalupak eta gizonezkoen traineru nagusiak Antiguako Ama estropada jokatu zuten igandean, Ondarroan. Bestetik, gizonezkoen harrobiko taldeak Mutrikun izan zuen hitzordua larunbatean, eta Mutrikuko XX. Bandera Traineru Estropada izan zuen jokoan.

Lehia estua
Emakumeen estropadan lehia estua izan zen. Hamabi ontzik parte hartu zuten erlojuaren aurkako proban, eta oriotarrek (10:48,52) denborarik onena egitea lortu zuten, hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren Tolosaldeari (10:52,24) eta Arraun Lagunaki (10:52,34) hiru segundo eskas aterata.

Gizonezkoen lehian bestalde, hirugarren postuan sailkatu zen Orioko (19:41,85) talde nagusia, Donostiarraren (19:28,52) eta Ondarroaren (19:36,18) atzetik helmugaratuta.

Harrobiko taldea
Orio Arraun Elkarteko harrobiko taldeak Mutrikun izan zuen hitzordua, eta bederatzigarren postuan sailkatu ziren, ibilbidea 20:55,81 denboran osatuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!