Atzo izan zen udalbatzarraren azken ezohiko bilkura

Karkara 2019ko eka. 13a, 09:34

Aho batez onartu zen ezohiko bilkuran erabakitzeko zegoen puntu bakarra.

Atzo, ekainak 12, asteazkena, azken ezohiko udalbatzarra egin zuen Orioko udalbatzak. Lau urte hauetan udal gobernua partekatu duten zinegotziak bertaratu ziren, Lourdes Salsamendi Goñi, Angel del Hoyo Bravo, Aitziber Campos Morey, Eugenio Cotado Iturain, Emeterio Iribar Sorazu, Bixente Lasa Karrikaburu, Gotzon Igoa Agirrezabal, Aizpea Ubegun Manterola, Jose Angel Iparragirre Alberdi, Iñigo Arruti Agirre eta Ana Priede Merchan.

Puntu bakarra izan zen atzoko bilkuran:

1.-Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarraren 2019ko maiatzaren 23an ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa. Aho batez onartu zen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!