Hilaren 24an jarriko dute martxan udako ordutegia Orioko Kultur Etxean

Karkara 2019ko eka. 19a, 14:30
Orioko Kultur Etxea.

Udaren atarian gaude dagoeneko, eta Orioko Kultur Etxera ere iritsi dira udak eragingo dituen lehen aldaketak.

Hala, datorren astelehenean, ekainak 24, udako ordutegia jarriko dute martxan Orioko Kultur Etxean. Uztailaren 30era bitartean egongo da indarrean. Beraz, ekainaren 24tik uztailaren 30era arte, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute kultur gunea.

Abuztuan itxita egongo da, irailaren 2ra arte, eta irailaren 2tik 6ra ere udako ordutegia izango du kultur etxeak, 09:00etatik 13:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!