Merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak jasotzeko ordua aldatuko da datozen egunetan

Karkara 2019ko eka. 21a, 12:00

Orio eta Zarauzko hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten denez, San Pelaio jaiek eragingo dute herrian.

San Pelaio jaiak direla eta ekainaren 25etik 27ra (astelehenetik asteazkenera), Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, 12:30etik aurrera

Orio eta Zarauzko hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten da eta, beraz, herri batean aldatu behar izateak besteari eragiten dio. Kasu honetan, San Pelaio jaiak direla- eta aldatuko da bilketaren ordutegia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!